XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzetan bakarrik, eta gaurko asmoetarako, txiro geratu zaigu gure mintzoera, irakaskintza iñoiz erabillia izan eztalako.

Eta Olabide`k diñoenez, Euzkerarenganako zaletasun utsetik asi-ta, naiz eleketan, naiz irakaskintzan, naiz izparringietan, bidez (euzkera) erabiltzera igaro nai-izan duzutenok ongi atematen baituzute, egiazko naimen oldartsuenak ere lenengo urratsetatik poto-egin duela, bearrezko izan zaizuen izarian, esan nai duzutenerako itzak aurkitzea eziña zaizuelako; gure mintzoeraren altxorrean dagoen guzia ezagutzen ez duzutelako, edo egitan peitzen danean, beraren utzak betetzeko euzkerak dituen almenak nolakoak diran ez dakizutelako.

(Oñate'n, 1918'garrenean Eusko Ikaskuntza'ren lenengo Batzarrean emandako ikastaldian esana; gero Bilbao'n 1919-20'garrenean argitaratutako liburuan).

Eliztia, aberatsa baldin badugu, berez orrela izanik, ez da berebat gertatzen elertiaz; auxe beste kulturetan azitako gizonek egiña izan edo dalako.

Alabaña, mende ontan, edatzen ari zaigu era guzietara naroro, itz-neurtuz naiz itz-lauz, aitzina guztiz oldarturik, naiz eta oraindiño idazleak erderaz irakasita izanarren.

Orrengatik, ortan ere, egiazko almenak adierazten ditu gure mintzoerak, eta gerorako itxaropen aundia eskeintzen digu, eskeiñi ere.

Orrela agertzeko, naikoa izan dugu gizon zintzo batzuk lanean buru-belarri sartzea; eta ziñez esan dezakegu, mende onen lenengo erdian bakarrik gure Erri`aren aurreko bizi guzian baño askoz geyago idatzi ta irakurri dala.

Agiri-agirian dago; euzkerak bere baitan zeukan elertirako almena, bera erabiltzeko norberaren zai edo zegoen; auxe eldu ta bereala, almen ori azaldu zaigu bere indarr guziaz.

Eta elertian gertatzen dana, beste euzkal-ekintzetan ere berdin jazoko dalakoan egon gaitezke; arena, siñeskor, uste-oñarritzat arr baitezakegu.

Burnia, lantzeaz garbitzen da; euzkera, bearr dan bezela lantzen bada, ez bere gorputzean euki ditzaken orbanetaz garbiturik izan dezakegu bakarrik; orixe baño obeki, bere barnea dauzkan indarr eta almenak oparotsuki edatuko zaizkio, bere bizia sendotzeko ta, bide batez, gure Erri`aren gogo berezia eutsi, indartu ta zabaltzeko ere.

Margo ederrenetako gerokoa, gaur ere, euzkerak gure aberriari eskeintzen diona; bere indarrez eta bere almenaren bidez, orbanak izan ditezken korapillo ta koskak, askatu ta legundu al-izango ditu; guretzat eztago ortan ezpairik; bide zabala aurrean idekirik daukagula ikusten dugu; beraren barna ibiltzeko bearrezkoa dan asgiro sortzea guri dagokigu, eta sorterri ta kondairaren aurrean, ortxe gure erantzukizuna.